Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udalak 2025eko egutegia argitaratzeko asmoa du, herritarren argazkiekin hornituta. Oraingoan Laboratorium museoari eskainia izango da eta bertan, besteak beste, museoan dauden altxorren argazki ederrak ere agertuko dira. Hori dela eta, deia zabaltzen zaie bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei.

Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako azken eguna urriaren 31 izango da. Harremanetarako telefonoa: 943779129