Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-09-12 07:57
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu martxan Bergarako San Martin jaiak direla eta.
Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, ostiralean, hilak 13, irteerak izango dira Eibartik 0: 00etan, 2: 00etan, 4: 00etan eta 5: 30ean, eta ibilbide hau egingo dute: Soraluze (0:10, 2:10, 4:10 eta 5:40), Bergara (0:20, 2:20, 4:20 eta 5:50), San Prudentzio (0:25, 2:25, 4:25 eta 5:55), Arrasate (0:35, 2:35, 4:35 eta 6:05), Aretxabaleta (0:40, 2:40 eta 6:10) eta Eskoriatza (0:45, 2:45 eta 6:15). Kontrako norantzan, 23:15ean, 1:10ean, 3:10ean eta 4:45ean Arrasatetik abiatuko dira honako ibilbidearekin: San Prudentzio (23:25, 1:20, 3:20 eta 4:55), Bergara (23:30, 1:25, 3:25 eta 5:00), Soraluze (23:40, 1:35, 3:35 eta 5:10) eta Eibar (23:50, 1:45, 3:45 eta 5:20). Gainera, beste bi irteera egongo dira Eskoriatzatik 1:00etan eta 03:00etan eta Aretxabaletatik 1:05ean eta 3:05ean.
Gainera, ostiralari (hilak 13) eta larunbatari (hilak 14) dagokionez, irteerak orduro izango dira 00:00etatik 6:00etara Antzuolatik eta 0:10etik 6:10era Bergaratik. Hauek 0:30etik 6: 00etara iritsiko dira (3:30ean izan ezik) Elgetara. Aitzitik, Elgetatik orduoro aterako dira 0:30etik 6:30era (3:30ean izan ezik), Bergaratik 0:45etik 6:45era bitartean, eta 0:55etik 5:55era bitartean iritsiko dira Antzuolara.
“Gipuzkoarrek zerbitzu publiko iraunkorra, erosoa, segurua, irisgarria eta kalitatezkoa izatea nahi dugu festetara joan ahal izateko; horregatik jartzen ditugu martxan gaueko zerbitzu hauek. Modu honetan pertsona gehiagok ibilgailu pribatuak etxean utz ditzaten laguntzen dugu, eta mugitzeko beste baliabiderik ez dutenek ere aisialdirako eskubidea bermatuta izan dezaten laguntzen dugu”, adierazi du Azahara Domínguezek.
Bestalde, Gorka Artola Bergarako alkateak honako hau esan du: “San Martin jaietan inguruko herrietako jende ugari etortzen da Bergarara, eta erakundeon ardura da herritar horiei beraien segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko zerbitzu publiko duinak eskaintzea. Horrez gain, San Martin jaiak eskualdeko erreferente izaten jarraitzeko lagungarria izan daitekeela iruditzen zaigu”.