Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2024-07-12 11:38
Bergarako Udalak desfibriladore berri bat eskuratu du eta zaharkituak zeuden hiru desfibriladore aldatu ditu azken egunetan, herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzeko Udalak daukan konpromisoaren seinale. Izan ere, guztira 10 desfibriladore ditu gaur egun, horietako zortzi herrian sakabanatuta eta beste bi eramangarri, bana udaltzaingoko ibilgailuetan.
Desfibriladoreen kokalekuak honakoak dira:
1. AGORROSIN
2. LABEGARAIETA KIROLDEGIA
3. FRONTOIA
4. ERAMANGARRIA (udaltzaingoko ibilgailua)
5. UDALETXEA (udaltzaingoan)
6. SEMINARIXOA
7. IRIZAR JAUREGIA (eraikin barruan)
8. OSINTXU
9. ANGIOZAR
10. ERAMANGARRIA (Udaltzaingoko beste ibilgailuan)
Desfibriladoreak edozeinek erabili ditzake eta kutxa bakoitzaren barruan honakoa dago:
• Desfibriladorea (nagusientzako partxeak jarrita dauzkalarik)
• Partxe pediatrikoak (4 urtetik beherako umeentzako)
• Kit bat (artaziak, balbula, gasak eta gorputzeko ilea mozteko bizar-aitzurra)
Desfibriladore guztiak 2 hilabetetik behin errebisatzen dira beti erabilgarri eta material guztia daukatela ziurtatuz. Erabili behar izanez gero, 24 orduko epean berrezarri egingo da berriz erabilgarri egon dadin.
Zentzu horretan, Bergarako Udalak langileei zuzendutako ikastaro bat jarri du duela gutxi abian, bihotz biriketako bizkortzerako funtsezko trebetasunak eta desfibriladoreak eraginkortasunez maneiatzeko. Ikastaro honetan udaltzain guztiek eta herritarrekin zuzenean lan egiten duten udal langileek parte hartu dute, eta, horrez gain, auzo alkateak ere gonbidatu ziren.