Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2024-07-09 09:01
Irailaren 14an ospatuko den San Martin ferian salmenta postuen zein talo eta odoloste txosnen ustiaketa lortzeko epea ireki du Bergarako Udalak, eta, horretarako, ekoizleek zein interesdunek izena eman beharko dute.
Aurrez aurre (txanda hartuta) ala Internet bitartez eskatu ahalko dira postuak. Bi kokagune nagusi izango dira: alde batetik, Oxirondo plaza barazki, fruta eta gazta ekoizleentzat. Hauekin batera Odolostea dastatzeko postua ere egongo da. Gainera, gainontzeko produktuen saltzaileak ere Oxirondo plazan kokatuko dira aurten.
Izena emateko epea uztailaren 15era arte izango da. Ondorengo estekak jarraitu zuen eskabideak aurkezteko.
Informazioa eskaini asmoz, baldintza eta oinarri guztiak hurrengo loturan egongo dira eskuragarri: https://bergara.eus/eu/node/19759
BARAZKI, FRUTA, GAZTA ETA GAINONTZEKO ELIKAGAIEN POSTUAK
- San Martin feriaren barruko barazki, fruta, gazta eta gainontzeko elikagaien postuak adjudikatzeko oinarriak >>
- Elikagaien postuak ustiatzeko eskaera orria >>
TALO POSTUA
ODOLOSTE POSTUA
- San Martin feriako odoloste txosna ustiatzeko oinarriak >>
- Odoloste txosna ustiatzeko eskaera orria >>