Bergarako Udal Artxiboan milaka argazki daude, gehienetan inolako informaziorik gabe. Hori dela eta, udal Artxiboak ‘Parte Hartu’ ekimena jarri du martxan herritarren laguntza jaso eta irudien datuak osatzeko.

"Parte hartu" atalean (https://www.bergarakoartxiboa.eus/eu/node/638348), 15 egunean behin, argazki bat eskegiko dute udal arduradunek. Halaber, datu bilketa errazteko fitxa bat sortuko dute falta den informazioa jasotzeko.

Herritarren batek argazkiari buruzko daturen bat baldin badaki irudi azpian agertuko den fitxa osatu ahalko du. Zalantzarik izanez gero, herritarrak Artxiboko arduradunekin harremanetan jarri ahalko dira 943779127 telefonoaren bidez edo artxiboa@bergara.eus posta elektronikoaren bidez.

Informazio gehiago: https://www.bergarakoartxiboa.eus/eu/node/638971