Uztailaren 1etik urriaren 11arte, ingeniaritzaren eta giza sormenaren bihotzera egindako bidaia liluragarri bat eskainiko du Laboratorium Museoak antolatutako "Automatak: mekanismo magikoak" erakusketak.

Erakusketa honek gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu. Automata bakoitza, espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexu eta xelebreen bitartez animatu da, magia eta mekanika elkarlotzen ziren garaira ermanez.

Erakusketa hamabi piezaz osatuta dago, eta horien bitartez, publikoak gaur egungo roboten arbasoen konplexutasun teknikoa ulertu ahal izango du. Lluís Ribas Duran (Bartzelona, 1.967) mekaniko industriala eta Lanbide Heziketako irakaslea da erakusketaren egilea.

XIX. mendearen erdialdetik XX. mendera arte, Erdialdeko Europako erloju-maisuek izaki mekaniko horiek sortu zituzten ikusleak txunditu eta entretenitzeko. Garai batean elitearen entretenimendua izan ziren mirari horiek, gaur egun mugimendu zehatz eta xarmagarriei bizia eman zieten artisau-trebetasuna eta asmamena berraurkitzera gonbidatzen gaituzte. Bilduma honetako pieza bakoitza giza asmamenaren eta jakin-mina sortzeko eta eguneroko monotoniatik ihes egiteko nahiaren testigantza da.

Automatez gain, erakusketak moldeak, jantzien patroiak, mekanismoak, plano teknikoak, kalkuluak eta zirriborroak barnebiltzen ditu. Ribas Duranek 30 urtetan sortutako elementuen sormen prozesua sakonki ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketa honek.

Bisita gidatuak erreserbatzeko datak:  2024/07/01 -- 2024/09/15

Erakusketaren ezaugarriak:

  • Ezin hobea adinekoentzat.
  • Autism friendly
  • Oso bisuala
  • Erromantikoentzat
  • Publiko guztiak
  • Zutikako ikuskizuna
  • Atsedenaldirik gabe

Iraupena: 45 - 60 minutu.

www.laboratorium.eus

94 376 90 03