Enviado por Bergarako Udala en Dom, 2024-06-30 17:41
Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin. Herrira etortzen diren bisitariak eta herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira kanpainaren bitartez. Horretarako, kanpainan parte hartu nahi duten ostalariei manteltxoak banatuko zaizkie eta bisitariendako esku-orriak banatuko dira.
Iaz kanpaina honetan parte hartu zuten ostalariei gonbita bidali zaie, baina beste norbaitek kanpaina honetan parte hartu nahi badu, Udaleko Euskara Zerbitzuan eska dezake. Manteltxoetan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez deskargatzeko aukera ere eskaintzen du. Bestalde, beste hiztegi bat ere deskargatu daiteke UEMAren webgunetik edo Bergarako Udalaren webgunetik:
https://www.bergaraturismo.eus/sites/bergaraturismo.eus/files/orrialde-e...
Bukatzeko, kanpainaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, UEMAren orrian kontsulta daiteke: https://www.uema.eus/eu-ES/bertatik-bertara/Orriak/Kanpaina.aspx