Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2024-06-12 08:26
Bergarako Udalak deituta, lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak lantzen diharduten herri eta eskualdeen lan-bilera ospatu da Bergaran, Miguel Altuna ikastetxean. Bileraren helburua, bata bestearen berri izatea eta aurrerantzean elkarrekin bidera litezkeen lan-ildoez gogoeta egitea izan da.
Honako programen bultzatzaileak izan ziren bertan: Oiartzungo Lanin, Oarsoaldeko Enpatikonomia, Bortzirietako lan-arloko euskara plana, Azpeitiko Langune, Pasaiako lan-arloko euskara plana; Arabako Lanabes, Debagoieneko Harixa eta Bergarako Harixa.
Partaideek oso positiboki baloratu zuten eta lankidetzarako aukerak jorratzen jarraitzea erabaki zuten.