Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-05-30 10:36
Ekainaren 30ean ospatuko den San Martzialgo erromeria dela eta, Bergarako Udalak mahaiak eta aulkiak alokatzeko epea irekiko du datorren astetik aurrera. Zehazki, materiala alokatu nahi duenak ekainaren 5 eta 12an (asteazkenak) Seminarixoko leihatilan egin ahalko du 18:00etatik 20:00etara bitartean. Mahai batentzako eta zortzi aulkirentzako prezioa 25 eurotakoa izango da.
Eskatzaile bakoitzak:
- 150€ FIDANTZA jarri beharko du 3 mahai arte. Hortik gora eskatuz gero 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko du).
- Ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
- Alokatzen den mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.
Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailak 3 eta 4 17:30-20:30 Seminarixoko leihatilan.
MAHAI ETA AULKIAK NON JASO ETA NON ITZULI
Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Ekainak 29, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (ekainak 30) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 20:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura zerbitzuan eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 20:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Seminarixoko leihatilan fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.