Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-05-16 11:56
Pentekoste jaietan eraso matxistei aurre egin asmoz, Bergarako Udalak eta herriko mugimendu feministak ‘Aske Maite Haut’ kanpaina aurkeztu dute asteazken honetan ospatutako prentsaurreko batean. Izan ere, jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta artatzeko gida bat aurkeztu dute bi aldeek.
Maiatzak 17, 18 eta 20ean eraso matxisten aurrean arreta eta esku-hartzeko gunea eskainiko da 22:00etatik 06:00etara bitartean Irizar Jauregian (Barrenkalea, 33). Bertan, hasierako arreta emozionala eta laguntza, eskubideei buruzko informazio egokia eta aholkularitza, eta autodefentsa feministari buruzko informazioa eskainiko da. Telefono zenbakia, berriz, 747 448 456 izango da.
Agerraldian, Ainhoa Lete zinegotziak mugimendu feministarekin egindako elkarlana goraipatu nahi izan du: “Bergarako Udalaren eta herriko Mugimendu Feministaren arteko lankidetza estua nabarmendu nahi dugu. Genero berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako borroka lehentasunezkoak diren momentu honetan, aliantza hau funtsezko zutabea da gizarte justuago baterantz aurrera egiteko”.
Horrez gain, Bergarako Udala jaietarako eta aisialdi guneetarako protokolo bat prestatzen ari da. Protokoloa lantzen den bitartean, aurtengo jaietarako eraso matxistei aurre egiteko gida bat aurkeztu du. Bertan, besteak beste, norberak erasoren bat jaso badu edo erasoren baten lekuko izan bada jarraitu beharreko argibideak zehazten dira.
ARRETA BALIABIDEAK:
Udaltzaingoak
943 77 91 06 edo 092
San Martin Agirre Plaza, 1, 20570 Bergara, Gipuzkoa.
Anbulategia
943 03 54 00
Paseo Boni Laskurain, 11, 20570 Bergara, Gipuzkoa.
Udaleko gizarte zerbitzuak
Astelehenetik ostiralera:
8:30-13:30 // 943 77 91 00
Arreta gunea
(Bakarrik San Martinetan eta Pentekosteetan)
Ordutegi mugatua 22:00 - 6:00
747 448 456
Irizar Jauregia (Barrenkalea 33)