Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2024-04-29 13:24
· Su Ta Gar, Janus Lester, Xabi Solano, Raimundo El Canastero, Trikidantz, Unidad Alavesa edota Haize Arrosa taldeen kontzertuak izango dira jaietan.
· Jaietako astelehenean ospatuko den baltsa jaitsiera berreskuratu du Xaxau Konpartsak hamarkada baten ostean.
Maiatza hurbiltzen den heinean, Pentekosteak ere ate joka daude. Hilabeteetako lanaren ondoren, Jai Batzordeak dagoeneko prest dauka aurtengo jaietarako egitaraua, eta, berau aurkeztu asmoz, prentsaurrekoa eskaini dute eragile ezberdinetako ordezkariek.
Izan ere, aurtengo Pentekosteetarako Jai Batzordea azken urteetako jendetsuena izan dela nabarmendu dute bertako kideek, eta hainbat berrikuntza gehitu dituztela azaldu dute. Pentekosteak maiatzaren 17an hasiko dira eta bost egunez iraungo dute. Tarte horretan dozenaka ekitaldi ezberdin antolatu dituzte Jai Batzordetik, eta aurtengo ediziorako 150.000 euroko inbertsioa egin dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Aurten, gainera, 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat eskaintza zabalagoa prestatu dute, azken urteetan adin tarte horretan hutsune bat identifikatu ostean. Maite Usabiaga zinegotzi eta Jai Batzordeko kideak Jai Batzordearen lana nabarmendu nahi izan du: “Jatorri, pentsaera eta tradizio ezberdinak ditugun pertsonok osatzen dugu Jai Batzordea. Aurten, Jai Batzordea azken urteetako jendetsuena izan dela nabarmendu nahiko genuke, eta, horri esker, hainbat arlotan hobekuntzak egin ditugu.
Aurtengo berritasunetako bat Xaxau Jai Herrikoien Konpartsak berreskuratu duen Baltsa Jaitsiera izango da, maiatzaren 20an ospatuko dena 11:30ean. Duela hamar urte inguru galdu zen ekitaldia berreskuratu du Xaxauk, eta parte hartzeko deialdia luzatu die herriko kuadrilei.
Kontzertuei dagokienez, Su Ta Gar, Janus Lester edota Haize Arrosa taldeek kontzertua eskainiko dute San Martin plazan. Su Ta Gar talde eibartarra maiatzaren 18anean igoko da taula gainera. Maiatzaren17an, berriz, Berako (Nafarroa) Jokin Pinatxok zuzentzen duen Janus Lester proiektuaren txanda izango da. Bukatzeko, maiatzaren 19an Haize Arrosa talde bizkaitarrak astinduko du oholtza. Txosna gunean ere musika egitarau zabala antolatu dute, eta, besteak beste, Unidad Alavesa, Xabi Solano Maiza, Raimundo El Canastero eta beste hainbat talde arituko dira.
Hori ez da berrikuntza bakarra izango, izan ere, Bergarako Erraldoi Taldeak ere bi erraldoi berri aurkeztuko ditu. Dantzari itxura izango dute erraldoi berriek, Bergaran dantzak daukan garrantzia nabarmendu asmoz. BET-ek laguntza eskatu die herriko ikastetxeei, eta ikasleek izen zerrenda proposamen bat helaraziko diete datozen egunetan.
Bestalde, Mikel Aginagaldek sorturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du aurtengo Pentekosteetarako kartel lehiaketa. Guztira, 14 kartel aurkeztu dira, eta herritarren eta epaimahaiaren bozkak jaso eta gero, aipaturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ izan da garailea. Aurkezpenean, Aginagaldek kartel irabazlea sortzearen “ohorea” nabarmendu du. “Bergararra izanik, sekulako ilusioa egiten dit herriko kaleetan zehar nik egindako kartela ikusi ahal izateak”.
EGITARAUA:
Maiatzak 17, ostirala
20:00 Jaiei hasiera emateko TXUPINAZOA eta BITORIANATXOREN JAITSIERA San Martin plazan.
Segidan, BERGARAKO MUSIKA BANDAREN KALEJIRA hiriguneko kaleetan San Martin plazatik irtenda.
20:30 PARRILLADA auzolanean Seminarioko karpan Oxirondo Aisialdi Guneko gurasoek antolatuta, haur eta gurasoentzat.
Ondoren “Bihurriak gara” ERROMERIA Dj Kaktusekin.
23:00 KONTZERTUA Janus Lester taldearekin San Martin plazan.
TXOSNETAKO EGITARAUA
15:00 IKASLE BAZKAIXA / IKAMA
18:30 SKAPAIE ELEKTROTXARANGA
20:00 – 23:00 JANARI TXOSNA
20:30 TXOSNA IREKIERA
22:30 GOLDEN BLEND – UNIDAD ALAVESA – GORA ETORRI
Ostian: TEKNO GAUA (Ots, Wey, Zumi, Anomalia bZb munabe)
7:30 XAUKENA ELEKTROTXARANGA + GAUPASERO ARGAZKIA
Maiatzak 18, larunbata
MUSOEN NAZIOARTEKO EGUNA.
10:00 DIANA.
- Bolutik, Bergarako Txistulari Banda
- Labegaraietatik, Bergarako trikitilariak
- Oxirondotik, Elgoibarko dultzaineroak
Ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak eta BET-eko umeen erraldoiekin batera Mizpirualdera egingo dute bisita.
11:00 Herriko Elkarteen arteko BAKAILAO LEHIAKETA San Martin plazan.
11:30 ERRALDOIEN GUNEA San Martin plazan: erraldoien erakusketa, gomazko erraldoien erakusketa, palomita-makina, erraldoien liburuxka umeek margotzeko, umeentzat puzgarria... Antolatzailea: BET elkartea.
11:30 PENTEKOSTEETARA ONGI-ETORRIA EMATEKO EKITALDIA, iazko Pentekosteetatik hona mundura etorri diren bergarar txikitxoei, udaleko pleno aretoan. Ondoren ARGAZKI BATERATUA ATERATZEA udalaren atzealdean, San Pedro kalean
12:00 ERRALDOI TALDEEN KALEJIRA Espoloitik eta Matxiategitik. Torrejon de Ardoz, Markina eta Oñatiko erraldoi taldeak.
13:00 ERRALDOI BERRIEN AURKEZPENA San Martin plazan
13:30 Bakailao lehiaketako SARI BANAKETA San Martin plazan.
16:30 KALEKO DANTZA TAILERRA. 8-12 urte bitarteko haurrentzat Munibe plazan.
18:15 Erraldoi, buruhandi eta kilikien KALEJIRA. Torrejon de Ardoz, Markina, Oñati eta Bermeoko Kieb taldeak, Bergarako Erraldoi taldearekin batera. Ibilbidea: Munibe Plaza, Bidekurutzeta, Ramon M. Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, D. Irala, Barrenkalea, San Martin plaza.
18:30 ERREKORTADORE TXAPELKETA zezen plazan
23:00 KONTZERTUA Sutagar taldearekin San Martin plazan.
TXOSNETAKO EGITARAUA GURE ARTERA EGUNA
15:00 PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO BAZKAIXA
16:00 THE SAKAMANTEKAS
19:00 GUATEKE MORE IBILTARIA
20:00 – 23:00 JANARI TXOSNA
22:30 LEMAK – ZILIBITO RECORDS – ALARGUN BELTZAK
Ostian: DJ KARAPAIXO
Maiatzak 19, igandea
09:00 BIGANTXAK zezen-plazan.
10:00 – 13:00 Gesaltza FANFARRE TXARANGArekin animazioa herriko kaleetan.
11:00 XLIV. HAUR ETA GAZTEEN “SIMON ARRIETA PLASTIKA SARIKETA”, San Martin plazan. Laguntzailea: BEART elkartea.
12:30 Bergarako Musika Bandaren KONTZERTUA Espoloian. Euriarekin Boluko pilotalekuan.
13:00 XLIII. haur eta gazteen Simon Arrieta plastika lehiaketako SARI BANAKETA, San Martin plazan.
13:30 – 15:30 Nafarroako kanta taldearen EMANALDI IBILTARIA Irala kaletik hasita.
16:30 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako GINKANA Munibe plazan.
18:00 MOKOLOBLOK KALE BLOK TOPAKETA.
18:30 EUSKAL HERRIKO ERREKORTARIEN IKUSKIZUNA zezen-plazan.
21:30 Haize Arrosa taldearen KONTZERTUA San Martin plazan
TXOSNETAKO EGITARAUA MUSIKA ESKOLA EGUNA
15:00 TXOMINGERO BAZKAI MUSIKATUA
18:30 FANFARRIA
19:00 XABI SOLANO MAIZA + dantza
21:00 AFAI HERRIKOIA
22:30 KORTO LEHIAKETA
Maiatzak 20, astelehena KUADRILEN EGUNA
11:30 KOADRILEN ARTEKO BALTSA JAITSIERA Elutxa Txarangak animatuta.
12:30 KOADRILEN ARTEKO XIV. OLINPIADAK zezen-plazan, Elutxa Txarangak animatuta.
12:30 DANTZALDIA Joselu Anaiak taldearekin Espoloian
14:30 HERRI BAZKARIA San Martin plazan Elutxa txarangaren animazioarekin. BAZKAL OSTEKO JOLASAK Xaxauren eskutik.
14:30 GAZTE BAZKARIA. Gaztelekuko frontoian 13 urtetik gorakoentzako.
18:30 BERGARA HIRIA PILOTA TXAPELKETAREN FINALAK (neska zein mutiletan) udal pilotalekuan. Antolatzailea: BKE Pilota saila
18:30 GAZTETXOENTZAKO BIGANTXAK zezen-plazan.
23:00 DANTZALDIA Joselu Anaiak taldearekin Espoloian
TXOSNETAKO EGITARAUA
11:30 BALTSA JATSIERA
20:00 TRIKIDANTZ
20:00 – 23:00 JANARI TXOSNA
23:00 SUKENA – RAIMUNDO EL CANASTERO
Ostian… KARAOKIA
Maiatzak 21, asteartea UMEEN ETA HELDUEN EGUNA
09:00 BIGANTXAK zezen-plazan.
11:00 - 14:00 JOLAS-PARKEA haurrentzako eta gazteentzako Ipintza II-ko patioan.
12:00 HERRI KIROL ERAKUSTALDIA San Martin plazan.
13:00 Bankako Menditarrak taldearen KANTU-EMANALDIA D. Irala kalean.
14:30 BAZKARIA San Joxepe elkartean eta ondoren kantu saioa Menditarrak taldearekin. Horren ondoren DANTZA SAIOA San Joxepe elkartean.
16:30 Bolo, toka eta igel jokuen TXAPELKETA San Joxepen. Antolatzailea: San Joxepe elkartea.
17:00 – 20:00 HAURRENTZAKO JOLAS-PARKEA Ipintza II-ko patioan.
17:00 PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK Udal Pilotalekuan.
17:30 Potx eta Lotx taldearen EMANALDIA txosnagunean.
18:30 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA gaztetxoentzat zezen-plazan.
20:00 – 22:00 Holi Festa DJ Jonkass-ekin San Martin plazan.
22:00 BITORIANATXOREN IGOERA San Martin plazan.
TXOSNETAKO EGITARAUA
17:30 POTX ETA LOTX
21:00 DESMONTAJIA