Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-04-18 10:15
Bergarako Udalak Ipintza futbol zelaiko belar artifiziala aldatu eta ekipamenduzko hainbat hobekuntza egingo ditu, eta, horretarako, lanak lizitaziora atera ditu dagoeneko. Guztira, 230.000 euroko partida jarri du proiektu honetarako, eta, udal teknikarien arabera, lanak udan garatuko lirateke.
Ipintza futbol zelaiari 2008an jarri zitzaion belar artifiziala. Hori egin zenetik 15 urte pasatu dira eta zelai berria jartzea erabaki da. Horretaz gain, futbol zelaiko guztiari konponketa bat ematea erabaki da, hala nola, erregadio sistema zein ur-hodiak errepasatu eta sare perimetrala berritzea.
Lan hauekin Ipintza futbol zelaiko belarra, porteriak, inguruko sarea eta aspertsoreak jarriko dira. Halaber, azpiko zoruaren planimetria zuzendu eta ura eramateko kanaleten sistema konpondu beharko da, beharrezkoa bada.
“Edozein dela kasua, garrantzitsua da Udalaren jabetzakoak diren azpiegiturak ahalik eta modurik egokienean mantentzea, eta horrela egingo dugu, esaterako, Agorrosingo kiroldegiko fitness aretoan. Kasu honetan, 15 urte pasa dira Ipintzan azkenengoz belarra aldatu genuenetik, beraz bertako erabiltzaileei ere ahalik eta zerbitzu onena eskainiko diegu”, adierazi du Olatz Manuel zinegotziak.
Jarduketaren azalera osoa 5652 metro karratukoa da, 95 metro x 59,5 metrokoa. Barrualdean, zelaiko lerroak kolore desberdineko soropilez markatuko dira, eta 90 x 56 metroko neurriak izango ditu. Gainera, zelaiaren zati bakoitzean futbol 7ko-zelaia markatuko da.