Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-04-11 11:40
Bergarako Udalak ‘Udakikuka’ udako aisialdirako eskaintza aurkeztu du ostegun honetan Usondo parkean egindako prentsaurreko batean. Bertan, Udaleko teknikariez gain, udaleku irekiak kudeatuko dituzten Jardun elkarteko ordezkariak izan dira aurtengo eskaintzaren xehetasunak azaltzeko.
Aurten ere askotariko gustuak eta zaletasunak hartu ditu kontuan Bergarako Udalak udarako haur eta gaztetxoei zuzenduta aisialdirako ekintzak prestatzeko, eta, besteak beste, Udaleku irekiak, Kirol eskaintza eta Laboratorium museoko proposamenak izango dira eskaintza nagusiak. Iazko edizioan, esaterako,1.000 haur eta gaztetxo baino gehiagok eman zuten izena udaleku irekietan, kirol kanpusean eta arte udalekuetan.
Maite Usabiaga zinegotziak azaldu duenez, “gure herriko haurrei alternatiba ezberdinak eskaini nahi dizkiegu udako sasoira begira. Eskaintza hau ahalik eta anitzena izatea nahi dugu, hori dela eta, azken urteetan hain emaitza onak eskaini dituen plangintza mantenduko dugu, artetik kiroletaraino doana”.
Izena emateko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 5era (biak barne).
Izena emateko egin beharrekoa:
- Izen ematea egin web orriaren bitartez edo izena eman liburutegian edo BAZean (udaletxea).
Izen-ematea egiteko bideak:
INTERNETEZ
- www.bergara.eus web gunean UDALEKUAK atalean
UDALETXEAN – BAZ
- Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
- Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00
LIBURUTEGIAN
- Astelehenetik ostiralera 8:30 – 20:30
- Larunbatetan: 9:00 – 13:00
Informazio guztia eskuragarri hemen: https://bergara.eus/eu/node/18115