Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-03-21 11:13
Bergarako Udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera hau egiten duten bergararrei. Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.
Izen emate epea itxita, Udalak egur loteak jasotzeko behin behineko zerrenda aurkeztu du, eta pleguan jasotakoari jarraituz apirilaren 8ra arte aurkeztu daitezke erreklamazioak. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, onartutako eta baztertutako eskaeren zerrenda hau behin betiko bihurtuko da.
Kontsultatu zerrenda erantsitako dokumentuan.