Descripción: 

Laburpena: Lan harreman toxiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Noiz arte? Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,… inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi. Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek, monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka anitzak eztabaidatzeko asmoz. Beste behin ere landa eremuko gaiak zentruan jarriz. Lantaldea Bizkaitarra izanik eta fenomeno honek Bizkaiko basogintzan duen eragina ikusita, testua Bizkaiera jasoan sortu da.

Fitxa artistikoa: Ideia originala: Jon Ander Urresti Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia Soinua: Asier Renteria, Amorante eta Areta Senosiainren laguntzaz. Jantziteria: Igone Teso Argiztapen diseinua: David Bernués Teknikaria: Mikel Unamunzaga Irudia; arriguri

Autor: 
Jon Ander Urreisti
Día y hora: 
6 de Abril, Sábado a las 20:00
Ubicación: 
Seminarixoa
Precio: 
8.00 €
Idioma: