Martxoaren 20ean Korrika pasako da Bergaratik, eta, horren harira, ekimen ezberdinak antolatu dira hurrengo egunetarako:

·      Martxoak 14, osteguna. 19:00etan hasita Bergarako erraldoien eta Musika Eskolako trikitixa taldearen kalejira. Ibilbidea: San Martin plaza, Barrenkalea, Domingo Irala, San Martin plaza.

·      Martxoak 16, larunbata. 12:00etan hasita, EUSKAL DANTZEN ikuskizuna, Munibe plazan. Moises Azpiazu dantza taldeak antolatuta.

·      Martxoak 17,  igandea. 17:00etan umeentzako zinema: “Museoaren zaindariak”. Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta.

·      Martxoak 20, asteazkena.

o   KORRIKA goizeko 7ak inguruan iritsiko da Bergarara.

§  Ibilbidea: Gorla (6:40), Bolua (7:15), Burdinate, Barrenkalea, San Martin plaza, Espoloioa, Arrizuri kalea, Ibargarai, Kataibia, Oxirondo plaza, Urdangarin pasealekua, Matxiategi, Amillagako biribilgunea eta gasolindegiko biribilgunetik Elgetaruntz.

o   10:00etan hasita, KORRIKA TXIKIA. Lehen Hezkuntza duten ikastetxeek eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

o   Arratsaldeko 17:30ean hasita, umeentzako jolasak, Oxirondon. Aidau ludotekako hezitzaileek antolatuta.

·      Martxoak 21, osteguna, 19:00etan Seminarixoan: “150” Kokoxa taldearen antzezlana. Kultura Zerbitzuak antolatuta.

·      Martxoak 22, ostirala. 22:00etan, Seminarixoan. BERTSO JAIALDIA. Bertsolariak: Andoni Egaña, Jone Uria, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza. Kultura Zerbitzuak antolatuta.

·      Martxoak 23, larunbata.      11:30ean Kalejira Bergarako Musika Eskolako trikitilariekin.      Eta 13:00etan Euskal Dantzen emanaldia, Munibe plazan, Musika Eskolako dantzari eta fanfarrearekin (eguraldi txarra izanez gero, Seminarixoa aretoan).

·      Martxoak 26, asteartea. OIHALETXEA dokumentala eta solasaldia Lander Garro zuzendariarekin, arratsaldeko 19:00etan, Seminarixoan. Jardunek antolatuta.

·      Apirilak 9, asteartea. BIZKARSORO filma eta solasaldia Josu Martinez zuzendariarekin. Arratsaldeko  19:00etan, Seminarixoan. Udaleko Euskara Zerbitzuak eta UEMAk antolatuta

·      Apirilak 16, asteartea. Iñaki Iurrebasoren hitzaldia: “Euskararen egoera gaur”. Arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Udaleko Euskara Zerbitzuak eta UEMAk antolatuta.

 

Bide beretik, Bergarako Udaletik Korrika-n parte hartzera animatzen zaituztegu.