Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2024-03-15 08:11
Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, bisita gidatu berriak antolatu dituzte apiriletik aurrera.
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa.
Edertasun handiko paisaiak zeharkatzen dira ibilbidean zehar eta balio arkeologiko handiko interesguneak aurki daitezke bertan. Mendilerroan historiaurreko monumentu ugari dago, hala nola, Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak, trikuharriak eta zutarri bat. Antzina, Dolmenen Ibilbidea Deba eta Urola ibaien bailaren arteko igarobidea zen; gaur egun arrasto anitz aurkitzen diren ingurunea da.
Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan. Arropa erosoa eta mendiko oinetakoak eramatea gomendatzen da.
Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.
Hauek dira bisitetarako datak:
- Apirilak 1 astelehena (Gazteleraz)
- Apirilak 28 igandea (Euskeraz)
- Maiatzak 19 igandea (Gazteleraz)
- Ekainak 9 igandea (Euskeraz)
- Ekainak 30 igandea (Gazteleraz)
- Uztailak 11 osteguna(Euskeraz)
- Uztailak 25 osteguna (Gazteleraz)
- Abuztuak 8 osteguna (Gazteleraz)
- Abuztuak 22 osteguna (Gazteleraz)
- Abuztuak 29 osteguna (Euskeraz)
- Irailak 22 igandea (Euskeraz)
- Urriak 6 igandea (Euskeraz)
Informazio gehiago: https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak