Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2024-03-04 10:44
Bergarako Udalak bi diru-laguntza jarri ditu abian herriko pertsona edo enpresa ekintzaileei bideratuta. Batetik, enpresa berriek lokala alokatzeko diru-laguntza (20.000 eurokoa). Bestetik, Bergaran finkatuta dauden enpresentzako diru-laguntzak, Eragin programa (30.000 eurokoa). Deialdi hauetarako eskaerak abenduaren 1ean bukatuko dira.
Alokairurako laguntza eskatu ahal izango dute deialdia argitaratzen denetik hasita 2024ko abenduaren 1era arte jarraian jasotako egoeretako batean dauden enpresek eta baita Bergaran enpresa martxan jartzeko asmoa dutenek ere:
- Bergaran sortu eta Bergaran egoitza izanda jardun-eremua gutxienez Bergaran daukaten enpresek.
- Kanpotik Bergarara etorritako enpresek.
- Bergaran eskualdatutako jardueren titular berriek.
Halaber, jaso ahal izango dute 2024eko urtarrilaren 1etik eta diru-laguntza hauen deialdia argitaratu arte aurreko pasartean jasotako egoera batean egon diren eta eskaera egindako unean martxan jarraitzen duten enpresek.
Eragin programan laguntza eskatzeko hauek bete beharko dira (besteak beste):
- Lantokia Bergaran egotea, eta baita enpresaren egoitza soziala eta fiskala ere.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran.
- Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea, eta baita Bergarako Udalarekin ere.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ere ez egotea.
-
Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontuan hartuta, honako egoera batean ez egotea:
- Kideak aukeratzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten enpresak izatea.
- Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten jarduerak antolatzen dituzten enpresak izatea.
- Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak izatea, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.
- Jarduera garatzeko lokalak eta bertan burutzen den jarduerak Bergarako Udalaren aurrean egoera erregularizatuta izatea.
Informazioa: https://www.bergara.eus/eu/dirulaguntzak