Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2024-02-14 10:00
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. edizioa aurkeztu berri du. Lehiaketa honen bitartez, lau generotako lanak aurkeztu ahalko dira: : Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa.
Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka. Lanak aurkezteko epea apirilaren 12ra artekoa izango da, eta lanak aurkezteko moduari dagokionez, aukera ezberdinak daude:
· Grabazioak (entzunezkoak eta ikusentzunezkoak)
· Testuzko lanak, www.bergara.eus webgunean edo paperean (udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z))
Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Lehiaketa hau 1986. urtean hasi zen eta 2001ean Udal Gobernuak lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez.
Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta 2001ean Udal Gobernuak lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez.
2024KO OINARRIAK:
-
Une honetan 4 genero edo genero-multzotako lanak aurkez litezke: Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa. Oso komenigarria da parte hartuko duzun generokoak, bereziki, ondo irakurtzea
LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BETETZEKOAK:
Lanak aurkezteko moduak:
- Grabazioak (entzunezkoak eta ikusentzunezkoak) webgune honen bitartez aurkeztu behar dira. Horretarako, formulario hau bete behar da eta bertan erantsi artxiboak. Zuen lanak jasotakoan horren berri emango dizuegu.
- Testuzko lanak webgunearen bitartez entregatu ahal izango dira edo paperean, udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z)
-
Ikusentzunezkoetan gurasoek baimena emateko inprimakia (Euskaraz / Elebietan). Honako hau dio lehiaketaren 9. oinarriak:
9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.
LANAK AURKEZTEKO EPEA:
- Lanak aurkezteko epea apirilaren 12ra artekoa izango da.
LAGUNGARRIAK:
- Ipuinak, txisteak... kontatzeko gidak eta ereduak. Landu nahi duzu ipuin-kontaketa? Jolas egin nahi duzu ipuinekin, txisteekin... Hemen dituzu lagungarri izango zaizkizun gidak eta genero batzuetako hainbat eredu.
- Komiki-lanketarako bideoa. Bertan Yon eta Alazne Suinagak egin diguten bideo polit batean, ikus ditzakezu komikia egiteko lehenengo urratsak.
SARITUTAKO LANAK
Saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Bestalde, webgune honetan aurki ditzakezu 2009az geroztiko ikusentzunezko lanen grabazioak: antzerki eta ipuin-kontaketak, bertsoak, txisteak, irratsaioak...
Argazkiak
Koldo Eleizalde 2024 azala.jpg