Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-02-01 13:13
Aurreko urtean Bergarako Udalarekin elkarlanean arlo sozialeko lanketa abiatu zuten Mariaren Lagundia ikastolako Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek. Hasitako lan hori jarraituz, aurten Bergarako Adindunak Erdigunean jartzea dute helburu eta horretarako proiektu batzuk martxan jartzen dihardute.
Hasteko, adinekoen eta gazteen arteko belaunaldi arteko kafe tertulia antolatu dute otsailaren 9an 10:30-12:00 bitartean Mariaren Lagundia Ikastolan. Helburua belaunaldi arteko ikuspegitik interesgarriak diren gaien inguruan jardutea izango da, tarte atsegin bat pasatuz eta elkarrekin egoteko gune bat sortuz. Ondoren, beste foro batzuk antolatuko dira bertan ateratako gaietan sakontzeko eta gai horietan oinarritutako irrati saioak antolatuko dira.
Egitasmo honen zentroa Bergarako 65 urtetik gorakoak izango dira eta era berean formatzen ari diren Lanbide Heziketako ikasleek ere parte hartuko dute euren ezagutza eta iritziak mahai gainean jarriz, eta eurek ikasitako gaitasun eta konpetentziak martxan jarriz, euren prozesu formatzailea aberastuz.
Ikasleek adineko pertsonak tertulia honetan parte hartzera animatu nahi dituzte eta saio horretan izena emateko bi bide zabaldu dituzte: telefonoz, 943 76 25 41 zenbakian, edo honako loturan: https://labur.eus/H0GWb