Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2024-01-24 09:47
Urtarrilean berriz zabaldu dugu BERRIKETAN egitasmoan izena emateko aukera.
· Zer da BERRIKETAN?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta euskara praktikatu nahi duten pertsonak elkartzeko eta hitz egiteko egitasmo bat da.
Doan da eta astean behin talde txikietan euskara praktikatzeko aukera eskaintzen du.
· Zeinek parte hartu dezake?
Euskaltegitik kanpo ere euskara praktikatu nahi dutenek, euren euskara maila hobetu nahi dutenek, ingurune euskaldunean murgildu nahi dutenek…
Eta ikasten ari direnei praktikatzen lagundu nahi badiezu ere, eman izena BERRIKETANen (ez daukazu irakasle moduan jokatu beharrik, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da helburua).
AUKERA ZABALAK ESKAINTZEN DITU, ALDAERA DESBERDINEN BIDEZ:
• OHIKO taldeak: astean behin beste berba-lagun batzuekin mahai baten bueltan euskara praktikatzeko elkartzen diren taldeak.
• GURASO-LAGUN taldeak: guraso edo tutoreentzako aldaera. Haurrak direla eta, beraien ordutegi edo zaintza beharretara egokitutako taldeak.
• HIKA-LAGUN taldeak: hitanoa praktikatzeko taldeak.
• BERBA-LAGUN IBILTARIAK: astean behin beste berba-lagun batzuekin elkartuta, euskara praktikatuz paseatzera joateko taldeak.
• “BERBALAGUNA ZURE ZAIN”: astean ordubetez Udal liburutegian egongo gara euskaraz berba egiteko aukera eskainiz.
• MINTZANET: Euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen egitasmoa da. Horretarako informazioa hemen topa dezakezue: www.mintzanet.net
• IRAKURKETA SAIOAK: 3 astean behin, hiztegia eta mintzamena hobetzeko helburuarekin, euskara ikasten ari direnentzako edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzako irakurketa saioak.
Izena emateko, JARDUN elkartearekin harremanetan jarri:
Errotalde Jauregia, z/g
20570 Bergara
943 76 36 61 / 605 712 469
jardunkultura@topagunea.eus