Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2024-01-11 10:31
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak lau dirulaguntza mota emango ditu 2023-2024 ikasturtean edota 2024ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei.
• “Haur eta Gazteen Aisialdi Jardueratarako Begirale zein Zuzendari” titulua euskaraz lortu dutenentzako dirulaguntza.
• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.
• Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
• UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
Epeei dagokienez, “Haur eta Gazteen Aisialdi Jardueratarako Begirale zein Zuzendari” titulua euskaraz lortu dutenentzako dirulaguntzaren eskaria 2024ko otsailaren 4a baino lehenago aurkeztu beharko da. 2023-2024 ikasturtean edota 2024ko udan egindako ikastaroetarako dirulaguntzen eskariak 2024ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).
Lau dirulaguntzen inguruko informazio gehiago Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus ) edo Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779
Eta Idazle Eskolaren inguruko informazio gehiago: https://ieskola.asmoz.org/informazioa/ eta https://www.idazten.com/index.php/eu/