Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2023-12-14 10:03
Ibargarai kale ondoko ––barianteko herriko sarrera/irteera– zubian hainbat mantenu lan egin ostean, igande gauean berau asfaltatzen hasiko dira eta hiru gauez luzatuko dira lan hauek (abenduak 17, 18 eta 19). Trafiko bolumen handia daukan bidegurutzea da Ibargaraikoa, hori dela eta, lanak gauez egingo dira (22:00etatik goizeko 6:00ak bitartean), eta egunean zehar zubia zabalik egongo da.
Udala 157.024 euroko inbertsioa egiten ari da hilabeteotan herriko puntu ezberdinetako asfaltoa hobetzeko, esaterako Agirrebeñan, komisaldegiaren atzealdeko bidegorrian, Ibargaraiko parking publikoko sarreran eta orain barianteko sarrera inguruan.