Gabonetako kanpaina indartu eta herriko komertzioa sustatu asmoz, merkataritza-establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa ospatuko da aurten ere. Horretarako, lehenbizi komertzioek izena eman beharko dute azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean, eta, ondoren, bergararrek beraien erakusleiho gustukoena bozkatu beharko dute www.bergara.eus webgunean abenduaren 13tik 18ra bitartean. Sari banaketa abenduaren 20ean egingo da.

• Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean, 943 761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).
• Abenduaren 8tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
• Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
• Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
• Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.
• Epaimahaia osatuko dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek. Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute, www.bergara.eus webgunean gehien gustatu zaien erakusleihoa behin bakarrik aukeratuz, abenduaren 13tik 18ra bitartean. Pertsonako bozka bakarra izango da kontuan.

Lehiaketako sariak hauek izango dira:
1.- Ziurtagiria eta 350 €
2.- Ziurtagiria eta 300 €
3.- Ziurtagiria eta 200 €
4.- Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria.

• Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
• Sari-banaketa abenduaren 20an, asteartea, izango da.