Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2023-11-09 07:49
Lizarran gertatu den haur baten erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak. Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, gaur, azaroak 9, osteguna, 18:30ean, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.