2022ko urte bukaeran zerbitzua martxan jarri ostean, Bergarako Udalak ate irekiak antolatu ditu ARIN Eguneko Arretarako Zerbitzuak herriko adinekoei eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazteko. Izan ere, Jubilatuen Etxean garatzen den zerbitzu berri honek hainbat jarduera eskaintzen dizkie herriko nagusienei, besteak beste, osasun fisikorako eta kognitiborako ariketak, harremanak sustatzeko ekintzak, psikologikoki hobeto sentitzeko jolas eta dinamikak, eta beste hainbat.
Zerbitzua jasotzen duen taldea gehienez 12 pertsonaz osatua dago, eta zerbitzua astelehenetik ostiralera eskaintzen da, 10:00etatik 13:00etara. Zerbitzua erabiltzeko bete beharreko baldintzak hauek dira:
- 65 urte edo gehiago izatea
- Mendekotasun arriskua edo mendekotasun egoera arina edukitzea
- Bakardade edo isolamendu egoeran egotea
- Bergaran erroldatuta egotea

ARIN zerbitzuari buruz informazio zabalagoa eskaini asmoz, ate irekian antolatu dira hurrengo egunetan:
Ate irekiak egun hauetan egingo dira:
• Irailaren 30ean, larunbata, 11:00 – 13:00 bitartean
• Urriaren 4an, asteazkena, 17:30 – 19:30 bitartean.
Helbidea: Boni Laskurain, 9 – Jubilatuen etxean. Beheko solairua ezkerretara.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu zerbitzua ikusi eta ezagutzera.