Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2023-09-14 14:00
Urtero bezala aurten ere argitaratuko du Bergarako Udalak hurrengo urteko egutegia, herriko argazkilarien argazki ederrez hornitua. Hori dela eta, jakinarazten da, argazkiak aurkezteko epea irailaren 25era artekoa izango dela. Argazkiak aurkezteko baldintzak, berriz, honako hauek izango dira:
· Gaia: Gaia librea izango da. Edonola ere, argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da bertan: Bergarako herritarrak…
· Egileak: Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.
· Argazki kopurua. Egile bakoitzak gehienez aurkeztu ahal izango dituen argazki kopurua: 25.
· Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan edo bestela euskara@bergara.eus helbidera bidaliko dira baina kasu horretan artxibo handiak bidaltzeko aplikazioren bat erabilita: tori.eus, wetransfer edo antzekoren bat. Egutegiaren formatoari jarraiki, argazkiak etzanak izan beharko dira. Zutikako argazkiz osatutako multzo horizontala ere izan liteke.
· Ordaina, eskubideak eta baimenak: egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak horiek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.