Bergarako Udalak abian jarri zituen bi deialdi lurzoru publikoa okupatzeko baimenak esleitzeko 2024 urteari begira. Jarraian zehaztutako jarduera ekonomikoekin okupatzeko aukera zabaldu da:
- Feriak (barrakak) instalatzeko
- Ogitartekoak, patata eta antzekoak ibilgailu batetik saltzeko

Deialdi bakoitzean epealdi batzuk zehaztu dira, eta horien artean, eskaerak aurkezteko epea (irailaren 29a) amaituta, zozketa egingo da baimenak lortzeko hurrenkera bat zehazteko.

Informazio gehiago (deialdia arautzen duten oinarriak, aurkeztu beharreko inprimakia…) eskuragarri dago udal webguneko Kultura arloko atalean; “Lurzoru publikoa okupatzeko deialdiak” izeneko azpiatalean, hain zuzen ere. Zalantzak argitzeko harremanetarako kontaktua honakoa da: kontratazioa@bergara.eus.

Bestalde, udalak jasotako zenbait kontsultei erantzunez, jakinarazten da aurki txurroen salmentarako deialdia ere jarriko dela martxan.