Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango die 2022-2023ko ikasturtean edota 2023ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei:

• Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasi duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasi dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ibili direnentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.
• Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
• UNEDeko Idazle Eskolak antolatu dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.

Eskariak 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).

Hiru dirulaguntzen inguruko Informazio gehiago Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus ) edo Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779