Día: 
Desde el 21 de Julio, Viernes hasta el 23 de Julio, Domingo
Ubicación: 
Bolua - Arruriaga - Burdiñate auzoetan

2023ko egitaraua.

Ostirala, uztailaren 21a:
-20:00- Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta Santanatxoren jaitsiera, “Boluko zelaia” martxarekin girotuta.
-20:15- Buruhaundiak. Ondoren, litxarrerien banaketa.
MUSIKA GAUA:
-20:30- “Azkaiter Pelox”.
-22:30- “Good Vibes”.
-00:00- “Azkaiter Pelox”.

Larunbata, uztailaren 22a:
-11:00- Margo eta pintura lehiaketa. Marrazki irabazlea datorren urteko jaietako egitarauaren azalean agertuko da.
-12:00- Umeentzako jolasak auzoko plazatxoan.
- IX Patata Tortila lehiaketa. Oinarriak eta izen ematea IMAZ HARATEGIAn. Amaitu ondoren, salgai jarriko dira lehiaketan aurkeztu diren tortilekin egindako pintxoak.
-13:15- Poteo herrikoia FANFARE GESALTZA txarangak girotuta.
-14:30- Herri bazkaria EUSKAL PARRILLAren eskutik. Txartelak salgai Txamonix tabernan, uztailaren 11ra arte.
-16:00- Haurrendako gunea eta gaztelu puzgarriak.
-18:00- Far West festa. Bakeroen pelikuletako giroa islatuko dugu auzoko plazatxoan.
-19:30- Musika emanaldia MEXICO LINDO mariatxi taldearen eskutik.
-21:00- Idoia Albizu in memoriam, omenaldi xumea.
-22:00- Musika emanaldia DJ IVER-en eskutik.

Igandea, uztailaren 23a:
-11:00- Pilota partiduak Boluako frontoian.
-11:30- Bolu Txiki Master Chef “Umeak sukaldera”. Lehiaketaren oinarriak egitarautik kanpo jarriko dira.
-12.00- Haurrendako gunea eta gaztelu puzgarriak.
-13:00- Bolu Txiki Master Chef lehiaketaren irabazleei sari banaketa.
-13:30- Txorizo pintxoen banaketa.
- Boluako Otxotearen eskutik kantu-poteoa. Abestiak jarraitu ahal izateko kantu-paperak banatuko dira.
- Apar festa.
-17:00- FRONTONA ikuskizuna Boluako frontoian. Iñaki Urruzolak zuzendutako antzezlana. Euskal kultura eta publikoa abiapuntutzat hartuta, jolasa eta umorea izango dira nagusi. 22 puntu, 22 galdera eta 22 erantzun.
-18:45- Igela eta Toka txapelketa.
-19:00- “Ktarsia” musika taldearen emanaldia.
-20:30- Musika emanaldia DJ IVER-en eskutik.
DJ-ren emanaldiak irauten duen bitartean, errifaren zozketa egingo dugu eta saltxitxak salgai jarriko dira.
-22:00- Santanatxoren igoera eta jaien amaiera “Boluko zelaia” martxarekin girotuta.

OHARRAK:
Auzoko bizilagun guztiak animatu nahi ditugu:
- Leihoak eta balkoiak berdez apaintzera, gure jaien kolore bereizgarria baita.
- Eta larunbat arratsalde/gauean mozorrotzera, bakeroen pelikuletako gaia hartuta.