Bergarako udal liburutegian helduen artean irakurketa sustatzeko helburuarekin hainbat ekimen egingo dira. Idazleekin solasaldiak egingo dira, esaterako. Asmoa da urtean hiru egitea. Euskaraz izango dira. Lehena datorren asteazkenean, hilak 29, izango da. Irizar jauregiko Euskaldunberria gelan da hitzordua, 18:00etan.
Lehenengo honetan Uxue Alberdi idazlea gonbidatu da, eta Dendaostekoak liburuaz arituko dira.

Departamento: