Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2023-03-23 14:36
Bergara Oinez 2019 urtean Bergarako hainbat elkarte eta eragileren artean sortutako ekimena da. Aurtengoan, hortaz, bostgarrena izango da. Bergararren osasuna zaintzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea du helburu.
Aurten, iazko esperientziari jarraiki, eguraldi txarragatik ibilaldia ez egitea erabakitzen denean, Agorrosingo kirol gunean taldeari egokitutako ariketa fisikoa edo gimnastika saioak egingo dira ibilbideen ordez.
Herriko 12 eragileren parte-hartzearekin ‘Bergara Oinez’ izeneko ekimena martxan jarriko da aurten ere. Hala, martxoaren 30etik urte bukaerara arte hamalau ostegunetan beste hainbeste ibilaldi antolatuko dituzte Agorrosinetik abiatuta.
Helburua da herritar osasuntsuagoak izatea eta jarrera hori ahalik eta herriko sektore gehiagotara zabaltzea; horregatik herriko 12 eragile batu dira ekimenera, oso izaera anitzekoak. Ekimenak balio du bai jarduera fisikoa egiteko; eta baita ere sozializazioa indartzeko.
Esan bezala, irteerak ostegunetan egingo dira eta Agorrosinen hasi (10:00) eta bukatuko dira. Ibilaldiak errazak eta irisgarriak izango dira, ordubete eta ordu eta erdi artekoak. Batez ere zuzenduta daude 65 urtetik gorakoei, baina herritar guztiak dira ongi etorriak. Komeni da hiru egun aurretik izen-ematea Agorrosinen edo San Joxepe elkartean.
Ibilbide ostean, hamarretako osasuntsua emango zaie parte-hartzaileei elkarren arteko harremanetan sakontzeko aukera eskainiz.
Ekimenean batu diren eragileak hauek dira: Jardun, Pol-Pol, Aranzadi Ikastola, Mariaren Lagundia, Osasun Publikoa, Duintasuna, San Joxepe, BPXport, ASPACE, Bergarako anbulatorioa, Goyeneche fundazioa eta Bergarako Udala.
Bergara Oinez ekimenaren bultzatzaileok gonbitea egiten diegu herritarrei ekimenean parte hartzera.
Eta hauek dira 2023. urterako zehaztutako hitzorduak:
MARTXOAK 30 |
APIRILAK 20 |
MAIATZAK 4 |
MAIATZAK 18 |
EKAINAK 8 |
EKAINAK 22 |
UZTAILAK 13 |
IRAILAK 21 |
URRIAK 5 |
URRIAK 19 |
AZAROAK 2 |
AZAROAK 16 |
AZAROAK 30 |
ABENDUAK 14 |