Enviado por Bergarako Udala en Mar, 2022-12-13 13:29
Aurten ere Gabonen testuinguruan apaindutako establezimenduen erakusleihoen lehiaketa egingo da. 10 merkataritza entitatek parte hartuko dute. Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute, bergara.eus webgunean gehien gustatzen zaienari bozka emanez. Epea abenduaren 13an zabaldu da eta 18ko 20:00etan itxiko da.
Pertsonako bozka bakarra izango da kontuan. Sari-banaketa abenduaren 20an, asteartea, egingo da, saridunen establezimenduetan bertan.
Epaimahaia osatuko dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.
Lehiaketako sariak hauek izango dira:
1.- Ziurtagiria eta 350 €
2.- Ziurtagiria eta 300 €
3.- Ziurtagiria eta 200 €
4.- Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria.
Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.