Bergarako ortu komunitarioen lursailen esleipendunen artean elkartea eratzen hasteko bilera egingo da abenduren 1ean, ostegunarekin, 18:00etan, UNEDeko areto nagusian. Bileran elkartea eratzeko pausuak azalduko dira, eta tramitazio horretan lagundu. 

Ordenantzan jasota dago elkartea sortu behar dela: 

4. art. Behin betikoz esleipendunak diren pertsonak behartuta egongo dira elkarte bat sortzera baratzeak kudeatzeko eta, horrez gain, kudeaketaren udal arduradunarekin zuzeneko harremana izateko pertsona bat izendatu beharko dute. Bozeramaile hori erabiltzaileen zalantzak, arazoak etab. jasotzeaz arduratuko da. Era berean, elkartearen helburua izango da Bergarako Baratze Parkea zaintzea zuzen funtziona dezan eta gutxieneko mantentze lanak burutzea.

 

Bilerarako deialdia: 

NOIZ: Abenduak 1, osteguna

ORDUA: 18:00etan

NON: UNEDeko areto nagusian