Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2022-10-28 17:00
Ekimena bienala da, eta 1991n egin zen lehenengo aldiz. Harrez geroztik, Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko arte bizien programan hutsune interesgarri bat bete nahi izan du. Izan ere, Bergarakoa Estatu espainiarreanegiten den ikuslego heldu batentzat pentsatutako txotxongiloen lehen mostra da.
Nabarmena da jaialdiaren jarraitutasuna. Handia ez izan arren, bere ibilbidean zehar munduko herrialde ezberdinetatik iritsitako 180 artista baino gehiagok bisitatu dute.
Aurten, aurreko ediziotan egin den legez, ikuskizun ezberdinetaz espazio ezberdinetan gozatzeko parada izango dute herritar eta bisitariek. Hala, antzoki zein kaleko txoko ezberdinetan, beren lanak eszenaratuko dituzte konpainiek, pertsona guztiengana heltzeko helburuarekin.