Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Agustin Ugarte Nazioarteko Lankidetzaren aitortza jaso zuten joan den astean Mari Kruz eta Mila Andueza bergararrek. Bizitza osoa daramate bi bergararrek arlo horretan lanean. Urte asko dira, halaber, arlo horretan Udalarekin harremana dutela. Aitortza egiteko ekitaldian ere Udalaren ordezkaritza izan zuten ondoan, Gorka Artola alkatea buru. 

Oscar Romero Solidaritza Batzordean egindako lana aitortu diete Andueza ahizpei. 1988an sortu zuten Oscar Romero Solidaritza Batzordea. Bergarako Udalarekin harremana izan dute, eta dute Andueza ahizpek. Proiektu asko aurkeztu dituzte. 1995. urteaz geroztik jaso dituzte Bergarako Udalaren laguntzak. 

Oscar Romero Solidaritza Batzordean egindako lanaz gain, Caritasen lan egin dute eta Udalarekin batera Elikagai bankuan ere aritzen dira. 

Aurkeztu dituzten azken proiektuak, El Salvadorren garatzekoak guztiak, hezkuntza, emakumeen ekintzailetasuna, nekazarien osasuna edota klima-aldaketa izan dituzte oinarri. 

 

Departamento: