Día y hora: 
28 de Julio, Jueves a las 22:00
Dirección: 
Usondo parkea (Euria bada Espoloia)
Precio: 
0.00 €

La Furiaren (Cascante, Nafarroa, 1983) “Post mortem” diskoaren musika bidaiari dagozkion ahotsak etxean daude grabatuta. Iñaki Bengoak eta Rec Overflow-ek ekoiztu eta nahastu dute Arrasateko Shot! estudioetan. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioetan. Maite Arroitajauregik (Mursego) biolontxeloa jo du “Ama” abestian. Iagok eta Karlotek (Screamers and Sinners) gitarrak eta kontrabaxuak grabatu dituzte “Eh!” abestian. Maixa Lizarribarrek (Amak) eta Ekiñek panderoak eta ahotsak sartu dituzte “Amaia” kantuan. Hauek dira kantuen oinarrien egileak: Iñaki Bengoa (Estrellitas en el cielo de
tu cama, Eh!, Amaia, Ama), Rec Overflow (De oro del bueno, Que se muera la pena, La petite muerte, Vuela), Unai Muguruza (De oro del bueno, La petite muerte), Asier Leatxe (Solo un cuervo), William Pander (Ladrido).
La Furiaren laugarren diskoa “Post mortem” da.
Diskoak hamar rap kantu eklektiko batu ditu.
Rapa du oinarri intelektual eta musikala, baina feminista ikuspuntutik. Lehenago da feminista rapzalea baino. La Furia rapzaleak feminismoaren barrunbeetatik ateratako abestiak egin ditu, poesia politiko eta ekintzailea feminismo bilakatuta, ahotsaren aldarri sakona. Esaldi bakoitzak berebiziko indar bizizalea du. Ez dago eztarriko korapilorik, gardentasuna bistakoa da harreman botere hertsatzaileari koska egiteko, baita patriarkatuaren zirrikitu txikienari ere, arau normatiboak pikutara botatzeko. Bizitzaren aldarteak daude “Post mortem” izenburuan, bizitzeko jaio baikara, disfrutatzeko. Bakardadeak sorrarazten
dituen ibaiadar guztien aurka doa, gero feminismoaren bihurguneek dena bustitzeko askatasunaren bidean, behin eta berriro. La Furiak hamaika musika jantzi erabili ditu oinarrietan (sehaska -kantua, punka, industriala, elektronika, technoa, EDM, IDM,rocka, elektro swinga, reggaetona, erromeria) eta guztietan ahotsaren xarmantasunak erakarriko gaitu apropos aukeratutako letrekin.
La Furia zeharo gustura geratu da emaitzarekin.