Bergarako Udalak Gizarte Zerbitzuen Legeak dioena betetzeko asmoz, gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua birplanteatu eta lehiaketa prozesu baten ostean Lorratz enpresari esleitu zion. Zerbitzua 2021eko ekainaren 1ean hasi zen lanean.

Zerbitzua lanean aritu den lehen sei hilabeteei buruzko informazioa eman zieten arduradunek Udaleko ordezkariei. Martxoaren erdialdean Ibargarai kalean dagoen zentrora bisita egin zuten orduan behin-behineko Alkate zen Ainhoa Letek, Herritarren Batzordeko lehendakari Ekaitz Aranberrik, Gizarte Ongizateko zinegotzi Zihortza Marzanek, eta EAJ-PNVko bozeramale Maite Agirrek.

Zerbitzua gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean babesteko harreman-prestazio indibidual, familiakoa edo taldekoa ematean datza. Prestazio horiek familiaren bizilekuan (etxeko hezkuntza, familiaren gaineko oinarrizko esku-hartzea) zein ingurune komunitarioan (kaleko hezkuntza, gizarte- eta kultura-arloko bitartekaritza) gara daitezke.

Terapeuta bat eta bi hezitzaile ari dira Bergaran jardun osoan eta koordinatzaile bat jardun murriztuarekin.

Bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei, mendetasun-arriskuan dauden pertsonei eta babesgabetasun-arriskuko egoera arinean edo neurrizkoan dauden adingabeei zuzendutako zerbitzua da. Gizarte zerbitzuen balorazioaren ostean familia-bizikidetza hobetzea, familiako kideen arreta eta zaintzarako trebetasunak hobetzea, edota autonomiaz moldatzeko aukera erraztea edo ahalbidetzea behar duen edozein herritarri bideratutako zerbitzua da.

Bergaran zerbitzu hau ematen ari dira: Batetik, profesionalei etengabeko formakuntza. Detekzio lana ere egiten dute herriko beharrak identifikatzeko helburuarekin. Horretarako zerbitzuaren aurkezpena egin dute udal mailan zein ikastetxeetan. Eskolekin detekzio-aholkularitza saioak egin dituzte. Prebentzio goiztiarretako aholkularitza eta laguntza teknikoa ematen dituzte aholkularitza saioen bitartez. Ekintza prebentiboari lotuta: Kasu konkretuetako esku-hartzeak eskaintzen dira: Psikosozialak arriskuan dauden adingabeekin eta haien familiekin, dituzten be-harrei erantzuten laguntzeko. Psiko-hezitzaileei dagokienean, egunerorako tresnak emateko hel-buruarekin, harremantzeko, diru-kudeaketan laguntzeko…

2021eko ekainetik abendura 10 kasutan egin dituzte esku-hartzeak. Kasu hauetan artatutako pertsonak, 15 heldu eta 11 adin txikiko izan dira, eta horietatik 11 emakumezko eta 15 gizonezko. 2 kasu larri egon dira, eta Foru Aldundira bideratu dira.
Lorratz enpresaren kontratua urtebetekoa da, beste hiru urtez luzatu daitekeena eta urteko kostua 153.400,00 eurokoa da.

Departamento: