Enviado por Bergarako Udala en Mié, 2022-03-23 16:11
Koldo Eleizalde oinezkoen bidea martxoaren 15ean itxi zuen Udalak haizeteek Errekalde jauregiko zalditegia zenaren estalpeko teilak askatu eta bidera jausi zirelako.
Oinezkoen segurtasuna ehuneko ehunean bermatu arte Bolua eta herrigunea lotzen dituen oinezkoen bidea itxita egongo zela jakinarazi zien Udalak herritarrei.
Gaur bertan, martxoak 23, jakinarazi dio Udalari konpontze-lanetan ari den enpresak lanak egiteko beharko duen denboraren aurreikuspena, eta ondorioz, oinezkoei noiz zabaldu ahalko zaien bidea. Haien aurreikuspena da, oinezkoen segurtasuna bermatuta, astebururako zabaltzeko moduan egotea. Lanak datorren aste hasieran amaitzea ere aurreikusten da.
Departamento: