Día y hora: 
18 de Febrero, Viernes a las 20:00
Dirección: 
Seminarixoa
Precio: 
8.00 €

Informazioa eta sarrerak: www.seminarixoa.eus
Biolontxeloa forma eta errepertorio klasikoetatik at interpretatzea ere posible dela erakutsi nahi dut, 2019an hasitako proiektu baten bitartez: POLIEDRO Vol.1. Bertan, musika estilo ezberdinak jorratzen ditut (hardcore, stoner, DnB, flamenco...) formazio ezberdinetan (bakarka, taldean zein bi looperren laguntzaz). Ikerkuntza eta experimentazioaren bitartez lan anitz eta oso bat burutu dut, ikuslego zabal bati zuzendua, eta orain zuzenekoetan ekiteko irrikaz gaude. Plura¬lean diot, jada taldea finkatuta baitaukat eta entseguekin hasita bait gaude.
Inoiz edo oso gutxitan ikusi izango zuen ikuslego orokorrak biolontxelo bat horrelako musikarik jotzen zuzenean, eta are gutxiago hirukote formatuan.
Proiektuaren beste oinarrietako bat liburu metodologiko bat da, zeinetan XXI.mendean garatu eta txeloan aplikatu diren teknika ezberdinak lantzen ditudan.
Guzti hori ekaina amaieran argitaratuko dut eta uztailetik aitzin Euskal Herrian barna aurkezpe¬nekin hasi nahi nuke.

Parte hartzaileak:
Eñaut Zubizarreta Mendieta (biolontxelista solista eta printzipala) / Quico Puges Suarez
(bigarren txeloa) / Jokin Garmendia (hirugarren txeloa) / Amaiur Luluaga (dantzari garaikidea).

Kontzertuaren iraupena: 75’ - 90’
Tipologia musikala: Musika herrikoia / Rock experimentala