Bi ekintzatan gauzatuko da aurten 'Bergara hiria' emakumezkoen hockey txapelketa, Labegaraieta kiroldegian, uztailaren 10ean, larunbatean.

Lehen ekimena emakumezkoen hockey txapelketa izango da. Jarduera honen helburu nagusia federatutako lehiaketa indartzea da. Bertan hiru taldek hartuko dute parte; batetik, EAEko bi talde indartsuenak (Sumendi eta Burdinola) eta bestetik Salamancako (Espainia) Cochinillos Voladores taldeak. 3 partidu jokatuko dituzte ordutegi honetan:

9:30 Burdinola-Sumendi.
11:00 Burdinola-Cochinillos Voladores.
12:30 Sumendi - Cochinillos Voladores.
13:45 Bergara hiria trofeoaren banaketa.

Bigarren ekimena 3x3 emakumezkoen hockey txapelketa izango da. Honen helburua adin guztietan hockeyan emakumezkoen parte hartzea sustatzea. Arratsaldez jokatuko da, lau kategoriatan banatuta dagoen txapelketa (benjaminak, alebinak, infantilak eta nagusiak). 14:45etik 20:00etara. Bukaeran kamisetak eta garaikurrak banatuko dira.

Departamento: