Día y hora: 
16 de Julio, Viernes a las 22:00
Dirección: 
Espoloia
Precio: 
0.00 €

Sinead Savage Ipar Irlandako abeslari gaztea da. Herriko eliz-koruan hasi zen kantuan, eta geroztik ez dio inoiz utzi bere estiloa giro laikoetan garatzeari. Bartzelonan finkatu zen 2006an, baita berehala sartu bertako musika beltz, jazz eta bluesen munduan ere.
Ahots indartsu eta hunkigarriaren jabe, proiektu askoren partaide nabarmena izan da Europa osoko hiri eta jaialdietan, Primavera Sound eta The Edinburgh Fringe Festivaletan barne. Velvet Undreground-eko John Calerekin eta Prince Philip Mitchell-ekin jardun izan du.
Katalunyako House eszenako ekoizleentza ere konposatu eta grabatzen du, zuzenean DJak lagunduta aritzen dela. Jazz Cottontail jazz hirukotearen kantaria da; hauekin Europatik zehar egin izan ditu birak.
The Shu Shu´s Hirukoa ondoan duela azalduko da Bergarako jokalekuan: Abel Boquera (Katalunia) Hammond organoan, Dave Wilkinson (Erresuma Batua) gitarran eta Caspar St. Charles (Erresuma Batua) baterian.