Enviado por Bergarako Udala en Lun, 2021-06-14 09:51
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero atseden programa egoitzetan eskaintzen du mendekotasun eta ezintasun egoeran dauden pertsonentzako; Aldi Baterako Egonaldien udako kanpainan izena emateko epea zabaldu da. Programaren helburua da zaintzaileei atseden ematea.
Hauek dira eskaera egiteko bete behar diren baldintza orokorrak:
Zerbitzuko erabiltzaileak egiaztatuta izan beharko du mendekotasun egoera, zerbitzu hori mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako eskaintzen baita (ez autonomoak diren pertsonentzat).
Pertsonak aldi baterako egonaldirako gai dela adierazten duen RAI balorazioa izateak ez du automatikoki horretarako eskubiderik ematen.
RAI balorazioa eguneratuta egon behar da (orientazio bezala, bi urteko balio-aldia ematen zaio, betiere egoera aldatu ez bada). Ospitalizaziorik izan bada, RAI balorazio berri bat eskatu beharko da, pertsonaren arreta beharrak egungo egoerara egokitzeko .
COVID-19rekin lotutako larrialdi-egoera dela eta, aurten egonaldiek baldintza desberdinak izango dituzte.
Hona hemen horietako batzuk:
Aldi baterako egonaldien udako kanpaina uztailaren 1eko astetik irailaren 30eko astera bitartekoa izango da. Egonaldiak 15 egunekoak izango dira. Eskaerak Udal gizarte zerbitzuetan egin behar dira.
Eskaerak egiteko epeak dira:
Abuztuko egonaldietarako: ekainaren 25a.
Iraileko egonaldietarako: uztailaren 9a.
Gizarte zerbitzuekin hitzordua Bergararren Arretarako Zerbitzuan (BAZ) har daiteke: Bergaratik deituz gero: 010. Bergara kanpotik deituz gero: 943 77 91 00.