Enviado por Bergarako Udala en Vie, 2021-05-14 09:16
Helbideratutako erreziboak zergadunak adierazitako kontu korrontetik kobratuko ditugu azkenengo egunean: 2021/05/21.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidalita daude, eta ohiko leku eta moduetako batean egin daiteke ordainketa.
ORDAINTZEKO LEKU ETA MODUAK:
-
Bergarako Udaleko web-orriaren bidez: Ordainketa on line.
-
Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bidez: www.euskadi.eus/nireordainketa
-
Banketxe eta Aurrezki Kutxa kolaboratzaileetako kutxazain automatikoetan.
-
Aurreko hiru bideetatik ezin baduzu, Udalak herriko entitate finantzario guztietan duen Diru Bilketa kontura transferentzia eginda.
NOLA ESKURATU ERREZIBOAK:
-
Internet bidez, Bergarako Udaleko webgunean, tramiteak atalera jota (sinadura elektronikoa behar da): Erreziboak kontsultatzea, kopiak eskuratzea eta/edo ordaintzea dioen lekuan hain zuzen ere.
-
B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua) Zerbitzura joanda.
-
Telefonoz: 010 (Bergaratik deituz gero) / 943 77 91 00 (kanpotik deituz gero)
-
Posta elektronikora idatzita: baz@bergara.eus