Día y hora: 
7 de Enero, Jueves a las 19:00
Dirección: 
Seminarixoa
Precio: 
8.00 €

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean grabatu du disko batean eta hori aurkeztu du. Musika popular berri eta duin bat proposatuko digu eta berriro trikitxa hartu du gerrian. Hamar kantu zuzenean txalo eta guzi. Tronpeta, tronboia, saxofoia, organoa, kitarra apala eta jazpana. Koroetan hiru ahots. Eta guziaren itsu makila trikitixa. “Burua itzulika dabilkit eta erditu beharra daukat. Nire kezkek eta ofizioak sormenean jarri naute. Nire ahalegina kantagintza modernoa eta musika herrikoia uztartzea da. Bi mundu horietan lanean nabil aspaldian eta beste pauso bat eman behar dut , konkista berri bat, lur eremu berri bat,... alde batetk, lehendik datorren manera bat, estruktura bat, lelo edo estribillo bat, eta beste aldetk, kantagintza modernoaren ariari traka egungo testu eta idazleen ekarriak baliatu behar ditut. Nolabait folk progresista bat osatu behar dut. Euskarari eta euskaldunarentzat ari naiz lanean. Harrokeria dirudi baina ziur nago etengabe behar duela gure munduak kantu berria, kantu berritua, kantatzeko izango den errepertorio berria. Kontzeptu berri hau bakarka eta taldean aurkeztuko dut.“ Kantua, dantza eta humore ironikoa: abere gabeko kabalkada bat!! Tradizioa eta traizioa ikuskizun berdinean. Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko duten festa. 10 musikari eskenatoki gainean: -Joseba Tapia: trikitxa -Nerea Erbiti: koroak -Leire Berasaluze: koroak -Kristina Aranzabe: koroak -Jon Celestino: tronpeta -Ibon Irixoa: saxoa -Asier Ituarte: tronboia -Txus Aranburu: pianoa -Iñigo Telletxea: baxua -Iker Uriarte: jazpana

SARRERAK: seminarixoa.eus