Día y hora: 
12 de Diciembre, Sábado a las 19:00
Dirección: 
Seminarixoa
Precio: 
8.00 €

Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Elkar hartze horren fruitua, argitaratu berri duten izen bereko musika lana.. Aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio. J.I. Iztueta folklore biltzailearen 250. urteurrena, eta haren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” liburua hartu dituzte abiapuntu. Hark jasotako doinu eta hitzek bidea ireki, euskal doinu eta erritmoak oinarri dituzten sorkuntza propioak gehitu dizkiote. Kolaboratzaile bikainak izan dituzte proiektuan zehar. Eñaut Elorrieta eta Ainara Ortegaren ahotsak esaterako, baita Joana Ortega, Ivan Casado, Agate Amilibia eta Xabier Zeberio musikariak eta Haatik dantza konpainia ere. Hortik aurrerakoa? Jolasa, broma, txantxa eta dibertsioa. Txistu eta Pianoaren arteko elkar-hartzea, eta ihesa. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura utziz.

PARTE-HARTZAILEAK Iñar Sastre (Pianoa) Jagoba Astiazaran (Txistua) Ainara Ortega (Ahotsa) Xabier Zeberio (Biolina) Agate Amilibia (Txeloa) Dantzariak: Haatik dantza Konpainia