Azalpena: 

'Mateo, gure oparia' ipuina aurkeztuko du Displasia fibrosoa-ADF elkarteak. Displasia Fibrosoa (DF) gaixotasun arraro bat da, hezurduran lesioak eragiten dituena, ezohiko hazkundea eraginez. Hezurraren ehun normala, zuntz-ehunak ordezkatzen du. Zuntz-ehun horren ondorioz, hezurra ohi baino hauskorragoa da.

SINOPSIA: 'Mateo, gure oparia' haurrentzako ipuina da. Protagonista Mateo da; jaiotzean Displasia fibrosoa eta McCune-Albright sindromea izeneko gaixotasun arraroak diagnostikatzen dizkiote eta hamar urte bete arteko bere bizitza kontatzen da.

Haurrentzako ipuin hau idazteko ekimena Displasia fibrosoa eta McCune-Albright sindrometa duten neska-mutilei laguntzeko beharraren ondorioz sortu da. Gaixotasun arraroa edo prebalentzia gutxiko gaitasuna pairatzen duten haur gehienek eta haien familiek ez dute gaixotasun berdina duten pertsona gehiago ezagutzen eta horrek bakardade eta ulertuak ez izatearen sentimentua eragiten die.

Día y hora: 
12/01/2020 - 19:00
Ubicación: 
Seminarixoa
Precio: 
0.00 €
Argazkia: