Eusko Jaurlaritzak, azaroaren 6an, argitaratutako 38/2020 dekretuak eragin zuzena du Udal Kirol Zerbitzuko dinamikan. Hortaz, zerbitzuetan moldaketa hauek egin dira, azaroaren 7tik aurrera indarrean daudenak:
38/2020 Dekretuak dio:
3.– Establezimenduak, instalazioak eta lokalak.
Merkataritza-establezimendu guztiek –farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik– dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21:00etan.»

Horrela, Agorrosin Ekintza Gunean arau honek izango duen eragina ondorengoa izango da:
Igerilekuko erreserbak: azkenengo txanda kendu egingo da (20:30-21:30).
Fitness gela eta bizikletak: azkenengo txanda 50 minutukoa izango da (20:00-20:50)
Jarduerak: azken orduko jarduerak, 20:00etan edo beranduago hasten direnak 19:50 hasiko dira.
38/2020 Dekretuak dio:
Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan.
Era berean, gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, eskola-kirola izan ezik, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 40ra mugatuta badago.
Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da.
Debekatuta dago jendea kirol-ekitaldietara joatea.
Bakarka edo bizikideekin bakarrik egin ahal izango da kirola. Betiere, igerilekuetan izan ezik, banakako jarduera fisikoa edo kirola maskaraz egin beharko da hiri-inguruneetan.»
 
Horrela, Agorrosin Ekintza Gunean agindu honek izango duen eragina ondorengoa izango da:
Jarduerak: ekintzak eta jarduerek martxan jarraituko dute, baina ludotekan egiten diren ekintzek edukiera muga gainditu egiten dutenez, taldea zatitu egingo da. Kaltetuei jakinaraziko zaie.
Maskara: beti erabili behar da, igerilekuan izan ezik.
Aldagelak: Aldagelak eta dutxak itxiko dira. Hala ere, igerilekuko aldagela (dutxarik gabe) irekita egongo da, horren inguruko jarraibide berrien zain.
Kirol indibiduala eta taldekoa: kirol indibiduala bakarrik dago baimendua, bizikideekin ezik.
Padel erreserbak: bizikideekin bakarrik jokatu daiteke. Ondorioz, hileko erreserba denak bertan behera geldituko dira. Hileko erreserba duten erabiltzaileek eta bizikideekin jokatzen badute, kiroldegian jakinarazi behar dute.
Pilotaleku erreserbak: bakarka edo bizikideekin bakarrik jokatu daiteke. Ondorioz, hileko erreserba denak bertan behera geldituko dira. Hileko erreserba duten erabiltzaileek eta bizikideekin jokatzen badute, kiroldegian jakinarazi behar dute.
 
Bestetik, Agorrosinen ez dagoenez itxaron lekurik, txanda ordua iritsi arte, eraikinaren kanpoaldean itxarotea ezinbestekoa da.

Departamento: