Erreka garbiketaren auzolanerako plan aldaketa egin da, erreka ur askorekin datorrelako eta arrisku egoerak ekiditeko.

Azken egunetako euri kopuruarekin Deba ibaia asko hazi da.

Horregatik, hainbat tramutan errekara sartzea arriskutsua izan daiteke. Horregatik, Erreka Garbitzeko Batzordeak honako erabakiak hartu ditu:

1. Ez da erreka urtero egiten den moduan garbituko.

2. Horren ordez Erreken Eguna antolatu da.

3. Erreka garbitzeko izena eman dutenak Seminarioko patioan eta Labegaraietako kiroldegian elkartuko dira 09:30ean.

4. Taldetan antolatu eta inguruko errekak bisitatuko dira (batzuk oinez eta beste batzuk bizikletaz): Abrain, San Juan, Arane, Angiozar eta Deba ibaiaren Mekolalde-Osintxu eta Labegaraieta-San Prudentzio-Epele tramuak. Errekaren egoera identifikatu, argazkiak egin eta ur ertzean dagoen zaborra jasoko da.

5. 12:30ean Deba ibaiaren ekosistema eta berreskurapenaz hitz egingo dute aditu bik Usondon eta Labegaraietan.

6. 13:00etan Erreka Batzordeko kideek manifestua irakurriko dute eta Errekaren Aldeko talde argazkia egingo da.

Bestalde, gogoratu aurten hamaiketakoa eta ura norberak eraman beharko duela.

Azkenik, Erreka Garbitzeko Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie izena eman duten guztiei eta herritarrak animatu nahi ditu Erreken Egunean parte hartzera.

Departamento: