Koldo Eleizalde 1-3 plazatxoa berrurbanizatu eta inpermeabilizatzeko lanak hasiak dira. Modu horrertan, lur azpiko garaje eta trastelekuen sapaia ere hobetuko da.

Honakoa da Bergarako Udalak eta garaje-jabeek udalerrian gauzatzera doazen lankidetza publiko-pribatu berri bat.

Eremu horretako lur azpiko garaje eta trastelekuen jabeek Udalari jakinarazio zioten itokin arazoak zituztela, eta bien artean proiektua enkargatu zuten, Construcciones Artzamendik gauzatuko duena.

Aurrekontua guztira 189.488 eurokoa da. Horietatik jabeek %53,28 ordainduko dute, eta Udalak %46,72.

Lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta Udalak baliatuko du plazatxoa berritzeko.

Bergarako Udalak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailari 174.045,20€-ko exekuzio materialeko diru-laguntza eskatu dio.

 

Departamento: